1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
92/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko lanpostu kopurua handitu, eta deialdian aurkitutako akatsa zuzentzen da –Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2018ko abenduaren 18ko 2387/2018 Ebazpenaren bidez onetsia–.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2018ko abenduaren 18ko 2387/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen.
Ebazpen horren III. eranskinean, merezimendu-lehiaketan sartzen diren burutza-lanpostuen zerrenda dago. Kudeatzaileak Burutzak Betetzeko prestatutako Plana betetzearren sartu ziren lanpostu horiek lehiaketan, eta horren berri eman zitzaion Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeari.
Geroago, ordea, 2018ko abenduaren 31n, aldaketa bat egin zitzaion NUPeko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoari, zeina Gobernu Kontseiluak 2018ko abenduaren 14ko bileran onetsi baitzuen. Aldaketa horren ondorioz, besteak beste, Irakaskuntzarako eta Ikerketarako Laguntza emateko Atalburutza sortuko da, Liburutegi Zerbitzuari atxikia. Beraz, hutsik geldituko da atal horren burutza-lanpostua, eta lehenbailehen bete behar da. Horretarako, bidezkoa da lanpostu hori burutzak betetzeko gorago aipatutako lehiaketari gehitzea, lehiaketan lanpostu gehiago sartuz; izan ere, hori bat dator Burutzak Betetzeko Planean ezarritako irizpideekin.
Gainera, eranskin horretan beste akats bat aurkitu da: bi lanpostu daude ekitaldi honetan deitu behar ez liratekeenak, gorago aipatutako Burutzak Betetzeko Planean ezarritako irizpideen arabera. Beraz, zuzendu egin behar da akats hori, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txostena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2015eko ekainaren 24an eman zuen 1042/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko lanpostu kopurua handitzea, III. eranskinean 659 zenbakidun lanpostua sartuz: Irakaskuntzarako eta Ikerketarako Laguntza emateko Atalburutza. Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2018ko abenduaren 18ko 2387/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia.
Bigarrena.–III. eranskinean aurkitutako akatsa zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta, beraz, 516 eta 36 zenbakidun lanpostuak III. eranskinetik kentzea, zeinak Jakintza Transferitzeko Atalari eta Komunikazio Atalari baitagozkio hurrenez hurren.
Hirugarrena.–Aldaketa horiek egin ondoren III. eranskina berriz argitaratzea, hots, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2018ko abenduaren 18ko 2387/2018 Ebazpenarena.
Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzen den egunetik hamabost egun naturaleko epea ezartzea Irakaskuntzarako eta Ikerketarako Laguntza emateko Atalburutza betetzeko lehiaketan parte hartzea eskatzeko (659 zenbakidun lanpostua).
Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Unibertsitatearen webgunean argitara dadila agintzea.
Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2019ko urtarrilaren 22an.–Kudeatzailea, eskuordetzaz, 2015eko ekainaren 24ko 1042/2015 Ebazpena (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 127 zk., 2015eko uztailaren 2koa), Joaquín Romero Roldán.
III. ERANSKINA
Atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzen zerrenda, merezimendu-lehiaketaren bidez deitu direnena
–Hizkuntza Plangintzarako Ataleko burutza.
Lanpostu zenbakia: 597.
Betebehar espezifikoak: Maila: A/B.
Hizkuntza: Euskara C1.
–Azpiegitura Ataleko burutza.
Lanpostu zenbakia: 593.
Betebehar espezifikoak: Maila: A/B.
–Analisi eta Programaziorako Ataleko burutza.
Lanpostu zenbakia: 614.
Betebehar espezifikoak: Maila: A/B.
–Graduondoko Ikasketen, eta Irakaskuntza Antolamenduaren eta Programazioaren Ataleko burutza.
Lanpostu zenbakia: 596.
Betebehar espezifikoak: Maila: A/B.
–Kudeaketa Hobetzeko Ataleko burutza.
Lanpostu zenbakia: 150.
Betebehar espezifikoak: Maila: A/B.
–Unibertsitate Arretarako Ataleko burutza.
Lanpostu zenbakia: 621.
Betebehar espezifikoak: Maila: A/B.
–Lan Osasuneko eta Ingurumenaren Kudeaketako Ataleko burutza.
Lanpostu zenbakia: 594.
Betebehar espezifikoak: Maila: A/B.
Titulazioa: Lan Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikaria.
–Bulegoko burutza (Sarbidea).
Lanpostu zenbakia: 551.
Betebehar espezifikoak: C/D maila.
–Bulegoko burutza (Proiektuen Jarraipena).
Lanpostu zenbakia: 514.
Betebehar espezifikoak: C/D maila.
–Irakaskuntzarako eta Ikerketarako Laguntza emateko Atalburutza.
Lanpostu zenbakia: 659.
Betebehar espezifikoak: Maila: A/B.
Iragarkiaren kodea: F1901207