Iragarkia
25. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 6a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
6E/2019 FORU AGINDUA, urtarrilaren 11koa, Osasuneko kontseilariak emana, deialdi bat onesten duena Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan LTE-Laborategiko teknikari espezialisten 53 lanpostu huts eta ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten 34 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko.
Abenduaren 20ko 116/2017 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2017ko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zen, 2016ko ordezte-tasari dagokiona, besteak beste, Osasun Departamenturako.
Uztailaren 18ko 52/2018 Foru Dekretuaren bidez, onetsi zen osasun arloko langileentzako 2018ko lan publikoaren eskaintza partzial bat Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako ere. Lan eskaintza hori ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokio.
Abenduaren 12ko 100/2018 Foru Dekretuaren bidez, onetsi zen osasun arloko langileentzako 2018ko lan publikoaren eskaintza partzial bat Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokio.
Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egindako proposamenak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez bete daitezen LTE-Laborategiko teknikari espezialisten eta ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten lanpostu hutsak.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Deialdi bat onestea LTE-Laborategiko teknikari espezialisten 53 lanpostu huts eta ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten 34 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. Lanpostu horiek guztiak Osasun Departamentuko erakunde autonomoetakoak dira.
2. Merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen deialdiaren oinarriak onestea, foru agindu honen eranskin gisa ageri direnak.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2019ko urtarrilaren 11n.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
ERANSKINA
Deialdiaren oinarriak
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:
–11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duena.
–347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituena.
–30/2005 Foru Dekretua, otsailaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituena.
–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.
–110/2011 Foru Agindua, irailaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko prozeduretan, osasun arloko A mailako langileei izan ezik (A.1 eta A.2 estamentuak), aplikatu beharreko merezimendu baremoak arautzen dituena.
–Gainerako arau osagarriak.
1.2. Deialdiaren ondoriozko egintzak bitarteko hauek erabiliz argitaratuko dira:
–Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Argitalpen hau ofiziala izanen da.
–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko (aurrerantzean O-NOZ) organo zentralen iragarki-taulan (Armada etorbidea 2, Iruña) eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (aurrerantzean NOPLOI) iragarki-taulan (Leire kalea 15, Iruña). Argitalpen hau ofiziala izanen da.
–Enplegu publikoaren web-orrian (www.empleosalud.navarra.es), lekualdatze lehiaketen barrenean, deialdien atalean, LTEen-ETEen lekualdatze lehiaketa (2017ko LPEa, 2018E-2018) aukeratuz. Argitalpen hau informatiboa izanen da.
1.3. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan (NOPLOI-Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua) lanpostu huts batzuk betetzea merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, honako hauek, alegia: LTE-Laborategiko teknikari espezialisten 53 lanpostu huts eta ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten 34 lanpostu huts. Lanpostu horien gaineko xehetasunak I. eranskinean azaltzen dira. Espezialitate bakoitzak bere prozesua izanen du, deialdi honetan ezarritakoarekin bat.
1.4. Merezimendu-lehiaketa bidezko deialdi honetan sartzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barreneko lekualdatze lehiaketa eta Espainiako lekualdatze lehiaketa.
Espainiako lekualdatze lehiaketan, Nafarroako Foru Komunitateko eremuan egiten den merezimendu-lehiaketaren ondorioz sortu eta LPEan sartutako lanpostu hutsetatik %10 eskainiko da, zenbaki osotara ekarrita betiere. Bestalde, Foru Administrazioan egindako merezimendu-lehiaketaren ondoriozko soberakinen kopuruari dagokionez, hura hamar baino txikiagoa bada, kontuan hartuko da lanpostu hutsen kopuru hori hurrengo deialdien ondorioetarako, eta dagokion proportzioan eskainiko dira Espainiako lekualdatze lehiaketan, bakar-bakarrik, metatutako lanpostu hutsak 10 baino gehiago badira. I. eranskinean adieraziko da zenbat lanpostu metatu diren espezialitate bakoitzean.
1.5. Deialdi honen xede den lanpostu eskaintza aurrerago handitzen ahalko da; izan ere, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean hutsik daudenak gehitzen ahalko dira.
1.6. Lehiaketa honen barrenean lanpostu hauek sartzen dira: hasieratik deialdian iragartzen diren lanpostuak eta lekualdatze lehiaketa honetan beste lanpostu bat eskuratzen dutenek hutsik uzten dituztenak, betiere Osasun Departamentuko erakunde autonomoen plantillakoak badira (Osaunbidea-NOZ eta NOPLOI).
Hala badagokio, aurreko oinarriak aipatutako lanpostuak ere sartuko dira deialdian. Kasu horretan, Osasun Sistema Nazionaleko plantillako langile finkoek lanpostu horiek hautatzen ahalko dituzte, bakar-bakarrik, lanpostu hutsak lan publikoaren eskaintzan sarturik badaude.
Dena den, izangaiek lekualdatze lehiaketan beste lanpostu bat lortu ondoren uzten dituzten lanpostu hutsak bete beharrekoak ez badira, dela “iraungitzeko” lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek benetan betetzen ez dituztelako, ez dira eskainiko.
1.7. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa. Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen araubideko edo estatutupeko langileek, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko. Kasu horretan borondatezko eszedentziara igaroko dira, funtzionario edo estatutupeko langile gisa.
Lekualdatze lehiaketaren bidez Osasun Sistema Nazionaletik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutura pasatzen diren langileek aukera izanen dute Nafarroako administrazio publikoetako funtzionario bihurtu eta bertako Langileen Estatutuan sartzeko, eta bi hilabeteko epea izanen dute aukera horretaz baliatzeko, lanpostuaz jabetu eta biharamunetik hasita, abenduaren 29ko 717/2003 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat.
1.8. Lanpostua esleitzen zaien funtzionarioek, estatutupeko langileek edo lan-kontratudun finkoek unean uneko xedapenen arabera dagozkien lansariak jasoko dituzte.
1.9. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.
1.10. Euskaraz jakitea nahitaezko baldintza duten lanpostu elebidunetara lehiatuz gero, euskaraz eskatutako hizkuntza-mailaren ezagutza frogatu beharko da, eta, horretarako, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera behar den mailari dagokion titulua edo ziurtagiria aurkeztu, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean aipatutako zerrendan agertzen diren ziurtagirietako bat (ebazpen hori 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 27koan).
Euskararen ezagutza Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak berariaz deituko dituen azterketak gaindituz ere frogatzen ahalko da.
1.11. Behar diren hautapen probak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoetatik edozeinetan euskara edo Europar Batasuneko hizkuntzaren bat jakin beharra duten lanpostuetan 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera sartu direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten norberaren administrazio publikoko lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.
Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.
2.–Baldintzak.
2.1. Merezimendu lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
2.1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langile izatea, zein diren ere haren araubide juridikoa eta egoera administratiboa.
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finkoa izatea, C mailakoa edo taldekoa.
b) “Osasuneko teknikariak” estamentuko eta I. eranskinean ageri diren espezialitateetako lanpostu batean aritzeko izendatuak izatea (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea arautzen duenak, eranskinean agertzen duen estamentu eta espezialitateetako izendapenen sailkapen indarduna).
c) Haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.
Baldintza hori frogatzeko, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan arautzen den Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiak emandako ziurtagiri negatibo bat aurkeztu beharko da, edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari baimena eman ziurtagiri hori Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion.
1.2. Osasun Sistema Nazionaleko langileak:
a) Osasun Sistema Nazionaleko plantillako langile finkoa izatea, eta hartan jardunean aritzea edo lanpostua erreserbatua izatea.
b) Zerbitzuan urtebete eman izana jabetzako lanpostu batean, deialdian parte hartzeko destinoan, deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik.
c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileentzat 2.1.1.b) eta c) ataletan aipatzen diren baldintzak betetzea.
2.2. Parte hartzen duten pertsona guztiek, jardunean ez beste egoera batean badaude, frogatu beharko dute deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean jardunean hasteko legezko eta erregelamenduzko baldintzak betetzen dituztela.
2.3. Azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera euskarazko jakite-maila zehatz bat frogatzeko betebeharra duten eta arau bidez ezarrita dauden lanpostu elebidunak eskuratu nahi izanez gero, jakite-maila hori 1.10 oinarrian adierazitakoaren arabera frogatuko da.
Euskaraz dakitela proben bidez frogatu nahi duten izangaiei behar den denborarekin jakinaraziko zaizkie proba horiek egiteko tokia, eguna eta ordua. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo identifikaziorako balio duen beste agiriren bat aldean daramatela agertu beharko dute.
2.4. Izangaiek betebehar guztiak bete beharko dituzte eskabidea aurkezten den unean, eta horien jabe izan beharko dute prozedura osoan, lanpostua esleitzen den arte. Salbuespena da aurreko paragrafoan euskara probari buruz adierazitakoa.
2.5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileak, erreserbarik gabeko eszedentzia egoeran badaude, jardunera itzultzen ahalko dira lekualdatze lehiaketa honetan parte hartuz.
2.6. Beren estamentu eta espezialitateko lanpostu huts bati atxikita behin-behinekoz itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze lehiaketa honetara, behin betiko destinoa esleitzearen ondorioetarako, eta ezin izanen diote destino horri uko egin.
3.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.
3.1. Izena ematea eta merezimenduak aurkeztea.
Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek inskripzio eskaera telematika bidez aurkeztu beharko dute www.empleosalud.navarra.es izeneko webgunearen bidez, lekualdatzeen barrenean, deialdien atalean, LTEen-ETEen lekualdatze lehiaketa (2017ko LPEa, 2018E-2018) aukeratuz.
Merezimenduak ere telematika bidez aurkeztu beharko dira, goian adierazitako web-orriaren bidez eta deialdiaren baremoan zehaztutako atalei jarraikiz. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
Honako merezimendu hauek ez dira aurkeztu beharko, izangai bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta epaimahaiaren eskura jarri, baremazioa egin dezan:
–Nafarroako Gobernu osoan egindako zerbitzuak.
–Web-orriaren bidez izangaiei erakusten zaizkienak, aurreko deialdiren batean baloratuak izateagatik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko deialdien datu-basean daudelako.
3.2. Baldintzak betetzen direla frogatzea.
1. Lehenago frogatu ez bada, 2.1.1.c) atalean eskatzen den baldintza frogatzen ahalko da O-NOZi edo NOPLOIri baimena emanez (horretarako, parte hartzeko eskabidean horretarako dagoen atala beteko da) edo bide telematiko beretik dagokion ziurtagiria bidaliz.
2. Euskaraz jakin beharra eskatzen bada, dagokion titulu ofizialaren bidez edo horretarako ezarritako proba gaindituz frogatu beharko da. Probaren kasuan, eskabidean dagokion atalean hura egiteko eskaera adierazi beharko da.
3. Espainiako lekualdatzearen bidez parte hartzen duten langileek deialdiaren 2.1.2 oinarrian eskatzen diren betebeharren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera, horretarako ere prozedura telematiko bera erabiliz.
3.3. Aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.
Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu beharko dira, eta lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezteko epearen barruan igorri, telematika bidez.
4.–Onartuen eta baztertuen zerrenda.
Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, O-NOZeko Profesionalen zuzendariak onartu eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, ohartaraziz hurrengo bost egun balioduneko epean izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituztela, eta, hala behar izanez gero, akatsak zuzendu. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak oposizio hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta horien gainean ebazpena emanda dagoela, O-NOZeko Profesionalen zuzendariak onartu eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.
Izangai bazterturik ez bada, onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. I. eranskinean aipatzen diren kideek osatuko dute lehiaketako epaimahaia.
5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioaren eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.
5.4. Onartuen behin betiko zerrendan izangai bakarra badago, deialdia egin duen organoak deialdi honen 8. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanenepaimahaia eratzea, ezta jardutea ere.
6.–Merezimenduen kalifikazioa.
6.1. Epaimahaiak II. eranskineko baremoaren arabera baloratuko ditu izangaiek aurkeztutako merezimenduak. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arteko merezimenduak baloratuko dira, eta ez geroago lortutakoak.
6.2. Merezimenduen baremoaren 1. ataleko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko lanpostuak “Osasuneko teknikariak” estamentuan eta I. eranskinean aipatzen diren espezialitateetan sailkaturik daudela, estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapenaren arabera (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, O-NOZi atxikitako langileen berariazko araubidea erregulatzen duena, eranskina). Balorazioa egitean, izangaiaren lanpostuaren izena ez badator bat aipatutako eranskinean agertzen den izendapenarekin, tratamendu bera emanen zaio, baldin eta, deialdian iragarritako lanpostuekin alderatuta, titulazio bera eskatu bazen, sartzeko probak berdinak izan baziren eta eginkizunak antzekoak.
Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileriaren buruak egindako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri:
–Lantokia.
–Estamentua eta/edo espezialitatea.
–Zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera, guztira zenbat egun diren zehaztuta.
6.3. Epaimahaiak ez du behin ere onartuko alegatu ez den merezimendurik, edo agiri bidez frogatu ez denik.
7.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.
Epaimahaiak lehiatzaile guztien merezimenduen kalifikazioa eginen du. Ondoren, lehiatzaileen behin-behineko zerrenda argitaratuko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki-taulan (Armada etorbidea 2, Iruña), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren iragarki-taulan (Leire kalea 15, Iruña) eta webgunean, bakoitzak guztira lortutako puntuazioa adierazita. Bi zerrenda argitaratuko dira, merezimendu-lehiaketa honetan parte hartzen duen esparru bakoitzerako bat (barnekoa eta Espainiakoa).
Puntuazioetan berdinduz gero, lehentasuna izanen du Osasun Departamentuaren erakunde autonomoetan lanean langile finko gisa eta lehiaketako estamentu eta espezialitate berean denbora gehien daramala frogatzen duen izangaiak, eta, berdinketak jarraitzen badu, izangai zaharrenak.
Izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute, zerrenda horiek argitaratzen direnetik, alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek telematika bidez eginen dira, deialdiaren web-orriaren bitartez.
Interesdunek aurkezten dituzten alegazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak merezimenduen behin betiko balorazioa argitaratuko du, oinarri honetan adierazitako moduan eta aipatutako hedabideen bitartez.
8.–Lanpostu hutsak aukeratzea.
8.1. Merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzea honako kasu hauetan erabiltzen ahalko da langileak borondatez mugitzeko prozedura gisa:
a) Langileen atxikipen zentro batetik bestera igarotzeko, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 1.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.
b) Lanaldi arrunt edo osoa duen lanpostu batetik lanaldi partziala duen lanpostu batera joateko edo alderantziz.
Hautatzeko orduan, kontuan hartuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eremuko izangaiek lehentasuna dutela Espainiako lekualdatze prozesuko izangaien aldean.
8.2. Hona hemen jarraitu beharreko prozedura:
a) Lanpostuak aukeratu aitzin, aukeratzen ahal diren zentroen zerrenda (edo, hala badagokio, lanpostuena) jarriko da parte-hartzaileen eskura, hasieran iragarritakoak eta lekualdatzearen ondoriozkoak sartuta. Informazio hori agertuko da O-NOZeko organo zentralen iragarki-taulan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko iragarki-taulan eta web-orrian.
b) Parte-hartzaileek telematika bidez eginen dituzte eskaerak 10 egun balioduneko epean, baremoaren behin betiko emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretarako, deialdiaren fitxan adierazitako estekara jo beharko dute, eta lehentasun ordenaren arabera adieraziko dute zer lanpostu edo/eta zentro nahi duten, izan hasieran iragarritakoak edo Osasun Departamentuko erakunde autonomoetako osasun arloko lanpostuen lekualdatzearen ondorioz sortutakoak.
c) Destino berria lortu nahi duten guztiek eginen dute eskaera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barreneko lekualdatze-lehiaketako lanpostuak izan, edo Espainiako lekualdatze-lehiaketakoak.
d) Espainiako lekualdatze lehiaketako izangaiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantillakoak eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko plantillakoak diren eta LPEari lotuta dauden lanpostuak bakarrik edukiko dituzte aktibatuak hautatzeko, 1.6 oinarrian ezarritakoaren arabera.
e) Organo deitzaileak puntuazio ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei jarraikiz eginen du lanpostuak hautatu eta esleitzeko egintza.
Hautatzeko orduan, kontuan hartuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eremuko izangaiek lehentasuna dutela Espainiako lekualdatze prozesuko izangaien aldean.
f) Emaitzaren informazioa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo zentralen iragarki-taulan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko da.
Lanpostu huts bat hautatzeak berekin dakar izangaiak esleitzen zaion lanpostua berariaz onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.
8.3. Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako epean lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xede diren lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
8.4. Lanpostu hutsak hautatzeko ezarritako epean, Espainiako lekualdatze prozesuko izangaiek beren oraingo administrazio egoera azaltzeko ziurtagiria aurkeztu beharko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalean, kasuan kasuko jatorrizko administrazioak luzatua.
9.–Lanpostuak esleitzea eta betetzea.
9.1. Organo eskudunak, behar den ebazpenaren bitartez, lehiaketan eskuratutako lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du. Argitalpen horrek interesdunei egin beharreko jakinarazpena ordeztuko du urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.
9.2. Lehiatzaileek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpena jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita. Dena den, izendatutako izangai asko izateagatik eta administrazio eraginkortasunerako beste arrazoi batzuengatik egokia denean, deialdia egin duen organoak lanpostuaren jabetza hartzeko egun jakin bat finkatzen ahalko du.
9.3. Esleipenaren gainean eragina izan dezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada, eta horren ondorioz deialdia edo merezimendu-lehiaketaren garapena edo ebazpena aurkaratzen bada, jabetza-hartzea ez da irmo bilakatuko, eta errekurtso horiek administrazio bidean edo administrazioarekiko auzien jurisdikzioan izaten duten ebazpenaren baldintzapean geldituko da.
9.4. Unitate organiko batean aldi baterako beteta dauden ezaugarri bereko lanpostu hutsen kopurua unitate horretan lanpostua eskatu duten izangaiena baino handiagoa bada, deialdiaren xedeko lanpostu batean denbora gehien kontrataturik daraman langilearen lanpostua esleituko da, zein den ere plantillan lanpostu horri dagokion zenbakia eta, kasua bada, lehiatzaileak egindako hautaketa.
10.–Errekurtsoak.
Deialdi honen kontra eta deialdiko oinarri eta egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat.
Epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 3 artikuluarekin bat.
I. ERANSKINA
Deialdian iragartzen diren teknikari espezialisten lanpostuak, eta epaimahaiak nortzuek osatuko dituzten
LTEak (Laborategiko teknikari espezialistak).
–Lanpostu kopurua: 53.
–Destinoa:
- 47 lanpostu huts Nafarroako Ospitalegunean, plantilla zenbaki hauek dituztenak: 60879, 61402, 61473, 61565, 63525, 64019, 64031 64740, 65307, 65698, 67632, 67639, 67916, 67918, 67922, 67926, 68006, 68007, 68008, 68009, 68104, 68105, 68123, 68156, 68339, 68340, 68341 68374, 68548, 68680, 68786, 70121, 70576, 70919, 70921, 70923, 70926, 70927, 70928, 70929, 70964, 71235, 71287, 71288, 71289, 71290 eta 71308.
- 4 lanpostu huts Lizarrako García Orcoyen ospitalean, plantilla zenbaki hauek dituztenak: 69883, 69884, 71054 eta 71055.
- Lanpostu huts bat Tuterako Reina Sofía ospitalean, plantilla zenbaki hau duena: 68451.
- Lanpostu huts bat Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan, plantilla zenbaki hau duena: 71463.
–Espezialitatea: Diagnosi klinikoen laborategia.
Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 31 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurretik 7 lanpostu huts zeuden metatuak. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan 3 lanpostu eskaintzen dira Estatuaren esparrurako, eta 8 lanpostu geldituko dira metatuak hurrengo deialdietarako.
Epaimahaia:
Epaimahaiburua: Felipe Garro Ozcoidi jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Zainketetarako eta Diagnostikoan Laguntzeko Erizaintza Arloko burua.
Ordezko epaimahaiburua: Cristina Armijo Villacampa andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Preanalitika eta Kalitatearen Kudeaketaren Erizaintza Unitateko burua.
Epaimahaikidea: Genma Alcón Morcillo andrea, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.
Ordezko epaimahaikidea: Sandra Pereda Vidal andrea, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.
Epaimahaikide-idazkaria: Miguel Garatea Crelgo jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko burua.
Ordezko epaimahaikide-idazkaria: Emilia Luna Goñi andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Ataleko burua.
ETEak (Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak).
–Lanpostu kopurua: 34.
–Destinoa:
- 28 lanpostu huts Nafarroako Ospitalegunean, plantilla zenbaki hauek dituztenak: 60141, 60966, 64012, 64756, 65507, 66274, 66275, 67247, 67431, 67689, 67714, 68551, 68553, 68591, 70825, 70826, 70827, 70846, 70931, 70967, 70968, 71164, 71205, 71236, 71242, 71291, 71292 eta 71491.
- 4 lanpostu huts Tuterako Reina Sofía ospitalean, plantilla zenbaki hauek dituztenak: 64862, 67353, 70103 eta 71193.
- 2 lanpostu huts Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan, plantilla zenbaki hauek dituztenak: 9800 eta 67775.
–Espezialitatea: Diagnosi-irudia.
Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 17 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurretik 6 lanpostu huts zeuden metatuak. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan 2 lanpostu eskaintzen dira Estatuaren esparrurako, eta 3 lanpostu geldituko dira metatuak hurrengo deialdietarako.
Epaimahaia:
Epaimahaiburua: Felipe Garro Ozcoidi jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Zainketetarako eta Diagnostikoan Laguntzeko Erizaintza Arloko burua.
Ordezko epaimahaiburua: M.ª Antonia Echeverría Lainez andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Erradiodiagnostikoko Erizaintzako II. Unitateko burua.
Epaimahaikidea: Rosa M.ª Aizpún Larrañaga andrea, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.
Ordezko epaimahaikidea: M.ª Jesús Marcos Pérez andrea, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.
Epaimahaikide-idazkaria: Miguel Garatea Crelgo jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko burua.
Ordezko epaimahaikide-idazkaria: Emilia Luna Goñi andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Ataleko burua.
II. ERANSKINA
Baremoa
1. atala.–Egindako zerbitzuak.
Ondokoak baloratuko dira:
1.1. Lehiaketaren xedeko estamentu eta espezialitatean edozein administrazio publikotako zentroetan egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 2 puntu.
1.2. Edozein administrazio publikotan, beste estamentu eta/edo espezialitate batean egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 0,5 puntu.
Egindako zerbitzu gisa hartuko dira funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finko gisa egindako zerbitzuak, baita aldi baterako egindakoak ere.
Ondorio horietarako, egindako zerbitzuak kalkulatzean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako zerbitzuen aitorpenari buruz ezarrita dauden irizpideei jarraituko zaie.
Egindako zerbitzuek urte natural oso bat hartzen ez badute, kontratuaren hasiera-egunaren eta bukaera-egunaren arabera dagokion puntuazio proportzionala esleituko da, egindako lanaldi mota edozein dela ere.
Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoria batean egindako lanak benetan egin direneko lanpostuan eginak bezala kontatuko dira.
Zerbitzu berezietan egindako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan eginak balira bezala kontatuko dira.
Atal honetan, guztira, 60 puntu emanen dira gehienez.
2. atala.–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak:
Atal honetako merezimenduak baloratuko dira baldin aukeratu nahi den lanpostuarekin zerikusia badute, eta kontuan harturik azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan xedatutakoa.
2.1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan ikasle gisa parte hartzea. 0,25 puntu, kreditu bakoitzeko.
Ikastaroaren egiaztapena ordutan egiten bada, kreditu bat kontatuko da hamar orduko.
Egiaztapenean orduak eta kredituak agertzen badira, ikastaroa baloratzeko, kredituak hartuko dira aintzat.
Ziurtagirian orduen kopurua agertzen ez bada, ez da baloratuko; ikaslea ikasturte osoan aritu dela agertzen bada, 12 kreditu kontatuko dira.
Zatikiak proportzionalki puntuatuko dira.
Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eta informatikako prestakuntza baloratuko da.
Atal honetan, erakunde antolatzailearen gaineko betekizunak betetzen ez dituzten prestakuntza ekintzak ere baloratuko dira, baldin eta Administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean espresuki sartzen dira sindikatuek “Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen” barrenean antolatuak.
Titulu ofizialak ez dira merezimendu gisa baloratuko.
Gehienez ere 10 puntu emanen dira.
2.2. Irakasle lana:
a) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan: 10 irakastorduko, 0,4 puntu.
Iraupena agertzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.
Baremoko b) atalean adierazitako irakasle lana ez da atal honetan baloratuko.
Gehienez ere 3 puntu emanen dira.
b) Irakasle lana honelako eremu hauetan: osasun laguntzako praktiken tutore edo koordinatzaile gisa, osasun laguntzako praktiken irakasle koordinatzaile gisa, irakasle kliniko elkartu gisa, irakasle elkartu gisa, unibertsitateko ikastaroetako, masterretako edo adituen tutore gisa, osasun laguntzako praktiketako kolaboratzaile gisa eta langile egoiliarren tutore eta irakasle kolaboratzaile gisa. Ikasturte oso bakoitzeko: 0,5 puntu.
Ziurtagiriaren arabera ikasturte osoa frogatua ez badago, egindako denborari dagokion puntuazio proportzionala emanen da.
Gehienez ere 2 puntu emanen dira.
2.3. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea ofizialki egiaztatua izateagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak diren aldetik: hizkuntza bakoitzeko, 5 puntu gehienez.
Gaitasun agiririk edo balio bereko titulurik izan ezean, dagokion puntuazio proportzionala emanen da.
Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotzen dira, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).
Honako atal honengatik gehienez ere 30 puntu emanen dira.
3. atala.–Euskaraz jakitearen balorazioa:
Euskaraz jakitearen balorazioa azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz eginen da. Foru dekretu horren bidez arautu zen euskararen erabilera Nafarroako Administrazio Publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.
Iragarkiaren kodea: F1900718
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
