25. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2019rako lan-egutegia

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2018ko abenduaren 19an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Tebas-Muru Artederretako Udalaren 2019ko lan-egutegia onestea, honelaxe:

  • Urtarrilaren 1a, asteartea: Urteberri.
  • Urtarrilaren 7a: Jaunaren Agerkundearen festaren edo Errege egunaren ondoko astelehena.
  • Martxoaren 8a, ostirala: Emakumeen eguna (herriko festa).
  • Martxoaren 19a, asteartea: San Jose.
  • Apirilaren 18a: Ostegun Santua.
  • Apirilaren 19a: Ostiral Santua.
  • Apirilaren 22a: Pazko-bigarrena.
  • Maiatzaren 1a, asteazkena: Langileen eguna.
  • Abuztuaren 15a, osteguna: Jasokundeko Andre Maria.
  • Irailaren 16a, astelehena: Herriko zaindariaren jaia, Santa Eufemia.
  • Azaroaren 1a, ostirala: Santu Guztien eguna.
  • Abenduaren 3a, asteartea: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).
  • Abenduaren 6a, ostirala: Konstituzioaren eguna.
  • Abenduaren 25a, asteazkena: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxiak egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta 2019ko lan-egutegian kontuan hartutako jaiegunetan (gorago zerrendatuak).

Halaber, baliogabeak izanen dira, 2019an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Xedatzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, orok jakin dezan.

Tebas-Muru Artederretan, 2018ko abenduaren 26an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1816014