2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AURITZ
2019rako karga-tasak
Aurizko Udalak, 2018ko abenduaren 27an egin bilkuran, besteak beste, 2019ko zerga tasak onartu zituen. Hona hemen:
Aho batez erabaki da alkateak proposatu duena onestea eta 2019ko Zerga Tasak onartzea. Hona hemen:
1.–Ehuneko 0,2824ko karga-tasa jartzea hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko.
2.–Ehuneko 0,80ko karga-tasa jartzea landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko.
3.–Ehuneko 3ko karga-tasa jartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko (gutxieneko tarifa: 30 euro).
4.–1,4 indizea jartzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.
5.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoak aplikatzea, 8,5 karga-tasa ezarriz.
6.–Etxeko egur-lote bakoitzeko 30 euro-ko tasa jartzea.
7.–Gainontzeko zerga tasak KPIren igoeratik salbuestea.
Auritzen, 2019ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Luis de Potestad Tellechea.
Iragarkiaren kodea: L1901219