249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Hiri-jarduketarako plan berezia U0-10 unitatean. Behin betiko onespena

Utergako Udalak, 2019ko azaroaren 21ean egin bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, hau da, planeatutako gehieneko etxebezitzen kopuruari bi unitate gutxitzea, Unitateari jatorrian esleitutako eraikigarritasuna aldatu gabe, eta etxebizitzen lerrokadurak birdefinitzea. José Miguel Aldaz Goñi da sustatzailea, José María Aldaz Armendáriz ordezkatuz.

Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, barnean sartutako hirigintza arauekin batera. Orobat, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, baita behin betiko onetsitako planaren ale baten kopia kautotua igorriko ere, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuak), eta tramitatutako espediente osoaren kopia. Hori guztia aipatu onespenetik 10 eguneko epean, gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Hirugarrena.–Ahalmena ematea Alkatetza Udalburutzari, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egiteko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Utergan, 2019ko abenduaren 4an.–Alkate udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1915642