249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ebro ibaiaren kaleko zenbaki bakoitien etxe-sailaren xehetasun-azterketa (1etik 29ra bitarteko zenbakiak, biak barne). Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2019ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Ebro ibaiaren kaleko zenbaki bakoitien etxe-sailaren xehetasun-azterketa (1etik 29ra bitarteko zenbakiak, biak barne). Víctor Ramón Vidorreta Arzek sustatu du, Faustino Pérez Aznar arkitektoak idatzitako proiektuari jarraikiz, eta haren helburua da aipatu etxe-saileko lerrokadurak zehaztea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, aipatu hirigintzako araudiarekin batera.

Tuteran, 2019ko azaroaren 22an.–Lurralde Antolamenduaren arloko zinegotzi delegatua, Zeus Pérez Pérez.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1915053