249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hartutako erabakiarekin bat, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2019ko abenduaren 13an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1916014