249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa xehakatua, Iruñeko Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorraren 28. artikuluari dagokiona (Behin-behineko egoitza). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2019ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 14-NOV-19 (8/CU).

Ikusirik 2019ko urtarrilaren 10eko Osoko Bilkuraren erabakia (7/CU), Udal Planeko Hirigintza Araudi Orokorraren 28. artikulua aldatzeko dokumentuari jendaurreko beste aldi bat ematen diona; ikusirik jendaurreko aldi horretan aurkeztutako alegazioak, eta, bat etorriz 2019ko urriaren 17ko alegazio-txostenarekin, non jasotzen baita komeni dela Udal Planeko Hirigintza Araudi Orokorraren 28.9 bis apartatuaren idazketa egokitzea, Udal Taldeek sartutako zuzenketaren eta Hirigintza Gerentziako letraduaren 2019ko urriaren 11ko txostenaren ondoren,

ERABAKITZEN DA:

1. Jendaurreko bigarren aldian Udal Planeko Hirigintza Araudi Orokorraren 28. artikulua aldatzeko dokumentuari aurkeztutako alegazioak ezestea, onesten den 2019ko urriaren 17ko “Kontseiluaren ondoko 2. aldiko alegazio-txostenarekin” bat etorriz.

2. Onestea Hirigintza Araudi Orokorraren 2019ko urriaren 16ko 28. artikuluaren 9 bis apartatuaren idazketa egokitua, espedientean azaltzen baita.

3. Behin betiko onestea aldaketa, Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorraren 28. artikuluari dagokiona (Behin-behineko egoitza).

4. Igor bedi erabaki hau, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuaren Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, Turismo Zuzendaritza Nagusira, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2019ko azaroaren 27an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1915574