2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Planeko XXIII. UIko ZNO-1ren UM-1ean jarduteko (Sadar estadioa).
Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2019ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 14-NOV-19 (10/CU).
“Iruñeko Udal Planeko XXIII. UIko ZNO-1aren UM-1ean jarduteko (Sadar estadioa) hiri-jarduketarako plan bereziaren agiria hasiera batez onetsi ondoren (JOB 16-09-19 3/CV), jendaurrean egoteko aldia iragan da. Horren ondorioz, ikusirik Santiago Rodríguez Santa Cruzek, Acodifna ordezkatuz, 2019ko urriaren 23an aurkezturiko alegazioa; ikusirik AENAren txostena, 2019ko urriaren 3koa; ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen aldeko txostena, 2019ko urriaren 7koa; ikusirik Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren txostena, 2019ko azaroaren 4koa, eta Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen 2019ko azaroaren 8ko txostenarekin bat etorriz, honako hau erabakitzen da:
1. Acodifnak, 2019ko urriaren 23an, aurkeztu alegazioa ezestea, 2019ko azaroaren 5eko alegazio txostenean jasotzen diren argudioen arabera, txosten hori onetsi baita.
2. Behin betiko onestea Iruñeko Udal Planeko XXIII. UIko ZNO-1ren UM-1ean jarduteko (Sadar estadioa) hiri-jarduketarako plan berezia, estadioa zaharberritu eta handitzeko.
3. Nafarroako Gobernuari 107.134,20 euroko sarrera egin dezan galdegitea, hiri-jarduketarako plan berezi hau behin betiko onestean hirigintzako aprobetxamenduan gertatzen den gehikuntzaren %10 lagatzeko.
4. Erabaki hau sustatzaileari, Iruñeko Udalaren Gordailuzaintzari eta Nafarroako Gobernuari igortzea, bai eta onetsitako agiriaren ale bat ere Nafarroako Gobernuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.”
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2019ko azaroaren 20an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
ERANSKINA
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1915007