249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

2020ko tarifa fiskalak, herri-lurren aprobetxamendu kanona eta egutegi fiskala

Orotz-Beteluko Udalak, 2019ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, honako hau erabaki zuen:

Ordenantza fiskalen tarifak:

2020ko urtarrilaren 1etik aitzina ondorioak izan ditzaten, ondoko tasak onestea (aurreko urteko tasa berak):

–Orotz-Beteluko udal pilotalekua erabiltzeko tasak: 1,5 euro/fitxa.

–Ur horniduraren tasak:

1. Kuota finkoa kontagailua alokatzeagatik: 7,08 euro/urte + BEZa.

2. Horniduraren kuota finkoa: 0,93 euro/hilabete + BEZa.

3. Tarifa, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko:

3.1. Etxeetan erabiltzeko hornidura:

a) Ekainetik irailera: 0,257 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.

b) Urritik maiatzera: 0,129 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.

3.2. Industrian erabiltzeko hornidura: 0,72 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.

4.–Kontagailurik ez duten etxebizitzetan: kuota, 10 m³/hiruhileko

5.–Hargune berria hornidura eta saneamendu sareetan: kuota bakarra, 200 euro + BEZa.

–Eremu publikoko zoru, zorupe eta hegalkinean eginiko aprobetxamendu berezien tasak: bestetako barrakak: 30 euro.

–Lehen erabilera eta erabilera aldaketa, eraikin eta instalazioetan, oro har: 250 euro bizitegi unitate bakoitzeko, tipologia kontuan hartu gabe.

Herri-lurren aprobetxamendu kanona:

Ez aldatzea herri-lurren kanonak 2020ko ekitaldirako; hortaz, aurreko urtekoak izanen dira indarrean. Hona hemen:

–Epaitza: 13 euro/urte.

–Lurzatiak: 12 euro/urte.

Egutegi fiskala:

Jarraian, aho batez erabakitzen da zergadunaren egutegi fiskala ezartzea 2020ko ekitaldirako, tasak eta prezio publikoak, aldizka eta borondatez, fakturazio eta kobrantza egunetan ordaintzeko. Hona nola:

–Ura (urritik maiatzera): ekainaren 1etik 30era.

–Ura (ekainetik irailera): urriaren 1etik 31ra.

–Zirkulazioaren gaineko zerga: otsailaren 1etik 28ra.

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa (lehen seihilekoa): apirilaren 1etik 30era.

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa (bigarren seihilekoa): azaroaren 1etik 30era.

–Herri-lurretako belarrak: abuztuaren 1etik 31ra.

–Herri-lurzatiak: abuztuaren 1etik 31ra.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: ekainaren 1etik 30era.

–Epaitzak: apirilaren 1etik urriaren 31ra.

Orotz-Betelun, 2019ko azaroaren 27an.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

Iragarkiaren kodea: L1915177