249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

2020rako karga-tasak

Orotz-Beteluko Udalak, honako hau erabaki zuen 2019ko azaroaren 20an egindako osoko bilkuran, bete dadin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa:

1.1. Karga-tasa hauek onestea, 2020ko urtarrilaren 1eko ondorioekin:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa (landa-lurra eta hiri-lurra): %0,175.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,28.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1. indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga –%22ko tasa–

Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.

1.2. Erregelamenduzko tramitea ematea.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua, edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan (lege horren bidez arautu zen Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orotz-Betelun, 2019ko azaroaren 27an.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

Iragarkiaren kodea: L1915175