249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1228. lurzatian. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2019ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa Orkoiengo katastroko 1. poligonoko 1228. lurzatian, Ignacio López de Dicastillo Arrónizek sustatua.

Erabaki hori argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Erabaki honek bukaera ematen dio administrazio bideari, eta honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Orkoienen, 2019ko azaroaren 27an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1915317