249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko aurrekontuan egin 1. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2019ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 25ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onesten da Murillo el Cuendeko Kontzejuko Herritarren Batzarrak 2019ko azaroaren 27an egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia gaitzea

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 6.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 6.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 6.000,00 euro.

Finantzaketa, guztira: 6.000,00 euro.

Murillo El Cuenden, 2019ko azaroaren 28an.–Kontzejuko burua, Arcángel Vicente Azpíroz Garde.

Iragarkiaren kodea: L1915274