249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Murillo El Cuendeko Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da jendaurrean, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Arradan (Murillo El Cuende), 2019ko azaroaren 27an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1915179