249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Aldaketa, 2020rako tasen tarifak eta zerga-tasak ezartzen dituzten ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldatzea 2020rako tasen tarifak eta zerga-tasak ezartzen dituzten ordenantza fiskalak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzen aldaketa behin betiko onetsi eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Irurtzunen, 2019ko azaroaren 27an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1915204