249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Xehetasun-azterketa, Lizasoaingo 8. poligonoko 253. lurzatiaren lerrokadurak aldatzeko. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Lizasoaingo 8. poligonoko 253. lurzatiaren lerrokadurak aldatzeko xehetasun-azterketa, Reyes Latienda Martínezek sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Erabaki honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Oltza Zendean, 2019ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1915641