249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2020rako karga-tasak

Oltza Zendeako Udalak, 2019ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020tik aitzina indarra izango duten karga-tasak. Iragarkia 2019ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 8an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru lege hori maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez aldatu zen), eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu xedapen orokorra behin betiko onetsi eta osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lehena.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, ondoko karga-tasak onetsi dira 2020rako.

1.1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa: %0,17.

1.2. Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa: %0,17.

1.3. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: karga-tasa: %3,5.

1.4. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: gutieneko udal indizea, 1,30.

1.5. Hiri-lurren balio-gehikuntza:

–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.

–Karga-tasa: %10.

1.6. Etxebizitza hutsen gaineko zerga. Karga-tasak:

–Lehen urtea: %0,35.

–Bigarren urtea: %0,75.

–Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

1.7. Haur eskolako zerbitzuaren tasa, haur eta hilabete bakoitzeko: (Nafarroako Gobernuak Haur Hezkuntzako lehen mailako ikastetxeetarako onetsi dituen tarifa eta moduluak aplikatuko dira, Hezkuntza Departamentuarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz).

Bigarrena.–Erabaki honek 2020ko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.

Oltza Zendean, 2019ko azaroaren 22an.–Alkatea, Moises Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1915082