249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri-jarduketarako plan berezia, UC10.B Lastai unitate berria sortzeko. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2019ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Desarrollos Energéticos del Norte SLk Altsasuko Udal Planean sustatu duen”UC10.B Lastai” unitatea sortzeko eta arautzeko hiri-jarduketarako plan berezia.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Administrazio-egintza honen kontra honako errekurtso hauek jartzen ahalko dira:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean.

Altsasun, 2019ko azaroaren 28an.–Behin-behineko alkatea, Manuel Bergera Ijurco.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1915281