249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, Cintruenigoko Udaltzaingoko udaltzain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Cintruenigoko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko abenduaren 10ean egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

ERABAKIA:

Alkatetzaren 2019ko maiatzaren 9ko 2019-0109 ebazpenaren bidez, praktiketako funtzionario izendatu zen kalifikazio epaimahaiak proposaturiko izangaia, Victor Jiménez Navascués, oinarrizko prestakuntza ikastaroak iraun bitartean.

Ikusi da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak azaroaren 27ko 150/2019 ebazpena, polizian sartzeko 2019ko oinarrizko prestakuntza ikastaroaren kalifikazioak onestekoa; hain zuzen ere, ikastaro hori jasota dago 2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ean, argitaratu deialdian (Udaltzaingoko udaltzain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa), eta aipatu ebazpenaren arabera, izangaiak ikastaroa gainditu du. Ikusi da, halaber, espedientean jasotako gainerako dokumentazioa, deialdiaren 9. oinarrian xedatuarekin bat.

Udaleko Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa eskatu da, eta hark txosten bat eman du, 2019ko abenduaren 4koa, gastuari aurre egiteko adina kreditu badagoela adierazten duena.

Hortaz,

ERABAKITZEN DA:

1. Victor Jiménez Navascués Cintruenigoko Udaleko funtzionario izendatzea, udaltzain-agente jardun dezan, udal plantilla organikoan hutsik dagoen A08 lanpostua esleiturik, eta hilabeteko epea ematea lanpostuaren jabetza hartzeko. Hala egin ezean, ohartarazten zaio Cintruenigoko Udaleko funtzionario izaera eskuratzeko eskubide guztiak galduko dituela.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Cintruenigoko Udaltzaingoko buruari, eta udal honetako Kontu-Hartzailetza eta Langileria alorrei, behar diren ondorioak izan ditzan, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen web-orrian eta iragarki-taulan.

Cintruenigon, 2019ko abenduaren 11an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1915906