249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASCANTE

Udal agenteen izendapena

2014ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 17an, Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 222/2014 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia, Cascanteko Udaleko udal agente izateko 2 lanpostu betetzeko. Horren arabera, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, Cascanteko Udalak, Alkatetzaren 2019ko abenduaren 11ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen Cascanteko Udaleko udal agente funtzionario izendatzea I. eranskineko zerrendan ageri direnak.

Izendapenak erabakitzeko ebazpenaren kontra errekurtso hauek para daitezke:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cascanten, 2019ko abenduaren 11n.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

I. ERANSKINA

JOSÉ BLAS JIMENEZ CASAMIAN

OSCAR MATEO SESMA

Iragarkiaren kodea: L1915902