249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko espedientea, Larrate ENSak sustatua (626 NA zenbakia).

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0038-2019-000018

Instalazioa

Esnetarako behi aziendaren ustiategia

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2B / 9.1

Abenduaren 16ko 1/2016 Errege Lege Dekretua

-

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

-

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

-

Titularra

Larrate ENS (626 NA zenbakia)

Kokapena

Zurgiñenea baserria (22. poligonoko 105. lurzatia, Aldoseta alderdia, Arruitz)

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N proiekzio-eremua, X: 592.480,887 eta Y: 4.761.111,638

Udalerria

LARRAUN

Proiektua

Esnetarako behi aziendaren instalazioa

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMENEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMENEN BULEGOA

Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Iruñean, 2019ko azaroaren 25ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1915129