249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

AKATS ZUZENKETA, Kontuen Ganberako lehendakariak 2019ko otsailaren 19an hartutako Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, José Contreras López Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionario izendatu zen legelari izateko.

Ebazpen horrek lanpostua esleitu zuen Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko legelari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian, eta lanpostuaren jabetza hartzeko epea finkatu. Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren 2018ko azaroaren 6ko Erabakiaren bidez onetsi zen deialdia, eta 2018ko azaroaren 15eko 138. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta egun bereko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu.

Lekualdatze lehiaketarako deialdiaren 10. oinarriaren arabera (2018ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 15ekoa), proposaturik eta behin-behinekoz izendaturik dagoen pertsonak urtebeteko praktikaldia gainditu beharko du legelari izateko behin betiko izendapena lortu aurretik, Nafarroako Kontuen Ganberari buruzko Foru Legearen 33. artikuluan xedatutakoarekin bat. Izendatutako izangaiak behin-behinekoz jabetza hartzean hasiko da praktikaldia. 2019ko otsailaren 19ko ebazpen horretan ez zen berariaz aipatu praktikaldia gainditzeko betebeharra. Kontuan harturik deialdiaren oinarrietan ezarrita dagoela, eta, beraz, erakunde deitzaileak nahitaez bete behar duela, beharrezkoa da izendapenaren ebazpenean sartzea inguruabar hori interpretazio zalantzak argitzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, eta jarduketa administratiboan gardentasun printzipioa aplikatuz, Kontuen Ganberako lehendakariak 2019ko otsailaren 19an hartutako Ebazpena osatzen da, honela:

Ebazpen zatiaren bigarren zenbakiari honako hau gehitzen zaio bukaeran (puntu eta hurrengo paragrafo bat):

“Proposaturik eta behin-behinekoz izendaturik dagoen pertsonak urtebeteko praktikaldia gainditu beharko du legelari izateko behin betiko izendapena lortu aurretik, Nafarroako Kontuen Ganberari buruzko Foru Legearen 33. artikuluan xedatutakoarekin bat. Izendatutako izangaiak behin-behinekoz jabetza hartzean hasiko da praktikaldia”.

Akats zuzenketa hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta interesdunari jakinaraziko zaio, ohartaraziz akats zuzenketaren aurka errekurtso hauetako bat jar dezakeela:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko azaroaren 28an.–Lehendakaria, Asunción Olaechea Estanga.

Iragarkiaren kodea: F1915294