249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

220E/2019 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Pedro María Centeno Erro jauna Nafarroako Foru Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko Identifikazio, Truke eta Eredu Informatiboen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren apartatuak xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena jasota dago espedientean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuaren 12.r) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Pedro María Centeno Erro jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko Identifikazio, Truke eta Eredu Informatiboen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2019ko abenduaren 11tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 27an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F1915358