249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

79/2019 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak xedatzen duenez, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak hierarkikoki zer organoren menpe dauden, horri egokituko zaio haien ordezkoak hautatzea, salbu eta kasu horri buruz berariazko araua dagoenean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

1) Laguntzen eta Plangintzen Ataleko burua.

2) Eraikuntza Ataleko burua.

Bigarrena.–Programen Hedapenerako eta Ikuskapenerako Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

1) Ikuskapen Ataleko burua.

2) Programen Hedapenerako Ataleko burua.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 28an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: F1915299