249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3370/2019 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, María Isabel Fontenla Sáenz andrea, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Administrazio Aferetarako Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, zenbait pertsona izendatu ziren, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak, ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, merezimendu-lehiaketa eginda.

Zehazki, María Isabel Fontenla Sáenz andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Administrazio Aferetarako Bulegoko buru izendatu zen. Burutza hori 1870 zenbakiarekin identifikatua zegoen plantilla organikoan.

2019ko azaroaren 22an Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian aurkezturiko idazkiaren bidez, María Isabel Fontenla Sáenz andreak uko egin zion burutza horri.

Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.5 artikuluak ezartzen duenez, burutza bat merezimendu-lehiaketaren bidez lortzen dutenak ezin izanen dira aurkeztu beste burutza bat betetzeko merezimendu-lehiaketetara, ez eta sistema beraren bidezko beste burutza baterako izendatuak izan ere, hiru urte natural igaro arte burutzaz jabetzen direnetik.

Halaber, agindu horren 6.d) apartatuak ezartzen duenez, merezimendu-lehiaketa bidez lortutako burutza baten titular den funtzionarioa kargutik kentzeko arrazoietako bat da berariaz uko egitea.

Era berean, Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.7 artikuluak xedatzen duenez, unitate organiko baten burutza edo zuzendaritza lortu duen funtzionarioak, lanpostu horretan aritzeari uzten dionean, jatorrizko atxikipen eremuan zituen mailari eta lanpostuari zegozkien zereginetara itzuli beharko du berehala, 4. apartatuko a) letran ezarritako kasuan izan ezik.

Kontuan hartuta, kasu honetan, uko egiteak burutza uztea dakarrela zuzenean, kargu-uztea noiz izanen den eta oinarrizko lanpostura noiz itzuliko den ebatzi baizik ez da egin behar, eta horrelaxe egiten da.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María Isabel Fontenla Sáenz andrea, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Administrazio Aferetarako Bulegoko burua, kargutik kentzea. 2019ko abenduaren 3a izanen da burutzan arituko den azken eguna.

2. Adieraztea María Isabel Fontenla Sáenz andrea administrari lanpostura itzuli beharko dela 2019ko abenduaren 4an, hain zuzen, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako 5863. lanpostura.

3. Ebazpen hau igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, eta interesdunari jakinaraztea eta ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2019ko azaroaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1915296