249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3352/2019 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira zenbait pertsona, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak, ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, merezimendu-lehiaketa eginda.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan), deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako hainbat burutza betetzeko merezimendu-lehiaketa bidez.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 14ko 1118/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 30ean emandako 1756/2018 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta zenbait epaimahairen izendapena aldatu zen. Ebazpen hori 2018ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 3koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 2650/2018 Ebazpenaren bidez, deklaratu zen burutza batzuk bete gabe gelditu zirela eta aldatu zen epaimahai batzuen izendapena Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Ebazpen hori 2018ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 10ean emandako 56/2019 Ebazpenaren bidez, zenbait pertsona izendatu ziren, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak, ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, merezimendu-lehiaketa eginda, eta zenbait burutza bete gabe deklaratu ziren.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 1245/2019 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 105/2018 Ebazpenean sartutako zenbait atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko prozedura.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, zenbait pertsona izendatu ziren, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak, ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, merezimendu-lehiaketa eginda, eta zenbait burutza bete gabe deklaratu ziren.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 21ean emandako 1759/2019 Ebazpenaren bidez, zenbait pertsona izendatu ziren, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak, ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, merezimendu-lehiaketa eginda.

Zenbait kalifikazio epaimahairen jarduketak bukaturik, merezimendu-lehiaketan puntuazio handiena lortu duten izangaien izendapen proposamena igorri dute, egiaztatu ondoren betetzen dituztela deialdiaren oinarrietan eskatutako betebeharrak.

Aurrekoa kontuan harturik, eta deialdiaren 14.3 oinarrian aurreikusitakoarekin bat, bidezkoa da kalifikazio epaimahaiek proposatutako buruak izendatzea, postuak merezimendu-lehiaketa bidez lortu ondoren, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuarekin bat, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoetan Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua.

Aipatutako 215/1985 Foru Dekretuaren 19. artikuluarekin bat, burutza bat betetzeko izendatutakoak ebaluazio prozedura baten menpe egonen dira, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak gauzatuko du prozedura hori. Jardun horren ebaluazioa bi alditan eginen da: buru izendatzen dutenetik urtebete igarotzen denean eta izendapenaz geroztik hiru urte betetzen direnean. Izendatuak eskubidea izanen du lehen zituen lanpostua eta destinoa gordetzeko, harik eta lehenbiziko urteko ebaluazioa gainditzen duen arte.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kalifikazio epaimahaiek proposatutako pertsonak izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, postuak merezimendu-lehiaketa bidez lortu ondoren, I. eranskineko zerrendarekin bat.

2. Zehaztea ezen izendatutako pertsonek ataletako, bulegoetako eta unitate parekatuetako burutzen jabetza hartu behar dutela departamentu bakoitzeko idazkaritza tekniko nagusian edo langileriaren unitatean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamar egun naturaleko epean, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera.

Epe horretan jabetza hartzen ez dutenek, salbu aski justifikaturiko ezinbesteko kasuetan, burutza betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

Kasuan kasuko departamentuko idazkaritza tekniko nagusiak edo langileria unitateak jabetzaren berri emanen dio Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar den denboraz, behar diren idatzoharrak egiteko.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietara, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutura, behar diren ondorioak izan ditzaten, eta interesdunei jakinaraztea, aditzera emanez ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko azaroaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

IZENDAPENAK

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia.

Carmelo Erce Echeverría jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Espedienteak Kudeatzeko Bulegoko buru. Burutza hori 7923 zenbakiarekin dago identifikatua plantilla organikoan.

Carlos López Ruiz jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko 4.0 Industria Sustatzeko Ataleko buru. Burutza hori 10299 zenbakiarekin dago identifikatua plantilla organikoan.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.

Silvia Borruel Sainz andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Barne Auditoretzako buru. Burutza hori 5436 zenbakiarekin dago identifikatua plantilla organikoan.

Iragarkiaren kodea: F1915297