248. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Hiri-jarduketarako plan berezia, hirigintzako araudi orokorreko 25. artikulua aldatzeko. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

ERABAKIA:

Lehena.–Hasiera batez onestea Udalak ofizioz izapidetu duen Hiri-jarduketarako plan berezia, helburu duena Udal Planeko hirigintzako araudi orokorreko 25. artikulua aldatzea. Hortaz, erabilera berri bat sartuko da –apustu-etxe eta joko-aretoena, alegia– eta erabilera hori Udal Planean xehatutako erabilerekin bateragarri ez dela joko da.

Bigarrena.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 71. artikuluekin bat, parte-hartze plana onestea, plan hau tramitatu baino lehen garatu baita.

Hirugarrena.–Aipatutako foru dekretuaren 70. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, izapidetzen ari den Hiri-jarduketarako plan bereziak hizpide dituen lizentziak emateari uztea.

Laugarrena.–Hiri-jarduketarako plan berezia (hiri-birgaitzea) jendaurrean jartzea hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzen denetik hasita. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du Hiri-jarduketarako plan berezia, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere.

Irurtzunen, 2019ko azaroaren 27an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1915229