247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udal honen 2019ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egon dira, iragarkia paratu ondoan toki entitate honen iragarki-taulan eta 2019ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 17koan. Jendaurreko epean inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo dira 2019ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 28.426,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.810,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 41.721,80 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 26.005,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 33.606,87 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 135.569,67 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 20.170,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 61.849,80 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.290,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 22.032,03 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 19.661,78 euro.

Gastuak, guztira: 128.003,61 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta

b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Armañantzasen, 2019ko azaroaren 21ean.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L1915099