247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

2020ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Adiosko Udalak, 2019ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko ekitaldiko aurrekontua eta plantilla organikoa.

Agiriak Udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Adiosen, 2019ko azaroaren 22an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L1915038