247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera

Eskatzailea: Santiago Ballarena Iturregui.

Helbidea: Etxaide auzoa, z.g., Elizondo, 31700 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Bagatxetako erreka.

Eskatutako emaria: 0,010 l/s.

Hargunearen tokia: Barrakaitz alderdia, Elizondoko Beartzun auzoan.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: Bordaxuriko borda baserriko etxeko erabilerak.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Hargunerako obretan hormigoi armatuzko kutxatila bat eginen da, bi zatikoa, eta gainezkabide bat. Kutxatila horretatik PEADezko hodi bat abiatzen da, hazbeteko diametroa eta 312 metroko luzera duena, eta zanga batean sartuta doa 2.500 litroko poliesterrezko biltegi bateraino (5,00 x 2,50 x 2,00 neurrikoa). Biltegitik PEADezko hodi bat abiatzen da, hazbeteko diametroa eta 217 metroko luzera duena, zanga batean sartuta.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko azaroaren 27an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E1915154