247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

2019ko aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketak hasiera batean onesten zituen erabakia 2019ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 4an. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

2019ko apirilaren 2ko erabakiaren bitartez 1etik 5era bitarteko aurrekontu-aldaketak onetsi ziren eta 2019ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 19an, argitaratu. Jendaurreko epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsirik gelditu dira, eta argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

1. Kreditu berezia. 91202 1000000 Batzordeko buruaren ordainsariak izeneko partida sortzea, 23.348,56 eurokoa.

2. Kreditu berezia. 912021600004 Gobernu organoen (Batzordeko burua) gizarte segurantza izeneko partida sortzea, 6.000 eurokoa.

3. Kreditu-gehigarria 43204 6820001 Abodiko eskiaren zentroko obrak izeneko partidan, 54.572,08 eurokoa.

4. Kreditu-gehigarria 43203 2200002 Bulegoko materiala Iratiko etxola izeneko partidan, 200 eurokoa.

5. Kreditu-gehigarria 41213 2210401 Langileen arropa izeneko partidan, 500 eurokoa.

6. Kreditu-gehigarria 43204 6820001 Abodiko eskiaren zentroko obrak izeneko partidan, 65.000 eurokoa.

7. Kreditu berezia. 43205 6390001 Abodi-Irati zentroko altzariak eta tresnak izeneko partida sortzea, 28.000 eurokoa.

8. Kreditu gehikuntza 92002 2260201 Iragarki ofizialak, publizitatea eta zabalkundea izeneko partidan, 9.000 eurokoa.

Finantzaketa:

Aurrekontu-aldaketa horiek guztiak finantzatu dira gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua; foru dekretu horren bidez garatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

Ezkarozen, 2019ko abenduaren 4an.–Batzordeko burua, Gonzalo Celay Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1915598