247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Kale baten izena aldatzea. “Leizaur etorbidea”
“Antso Azkarraren etorbidearen atzealdea” izatera igaro da

Azkoiengo Udalak, 2019ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Leizaur etorbidearen zati baten izena aldatzea. Hemendik aurrera, bada, Antso Azkarraren etorbidearen atzealdea deituko da, katastroko zedulan zehaztutakoarekin bat etorriz.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Katastro Arloari igortzea, dagokion aldaketa egin dezaten.

Azkoienen, 2019ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1915063