247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2018ko azaroaren 22an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2019ko plantilla organikoa.

Erabaki hori 2018ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an.

Plantilla organikoaren hasierako onespena jendaurrean egon zenean, Udal honetako administrari-ofizial María Socorro Sánchez Rosek berraztertzeko errekurtsoa jarri zuen haren aurka.

Udaleko osoko bilkurak ezetsi egin zuen berraztertzeko errekurtso hori 2019ko azaroaren 20an egin bilkura arruntean, eta plantilla organikoa behin betikoz onetsi zuen saio horretan bertan, gai-zerrendaren hurrengo puntuan onetsi ere.

Hortaz, behin betikoz onesten da Oteitzako Udalaren plantilla organikoa 2019. urterako eta argitara ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %35 + %0,58 + 11/2007 FDko %0,58 + 19/2008 FDko %3,72.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %10,48 + %0,58 + 11/2007 FDko %0,58 + 19/2008 FDko %3,36. Mailako osagarria: %12.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Lanpostuko osagarria: %10 + %0,58 + 11/2007 FDko %0,58 + 19/2008 FDko %3,36. Mailako osagarria: %12. Arrisku bereziko osagarria: %5. Prestasuneko osagarria: %8. Administrazio egoera: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak

Lanpostua: liburuzaina. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: 19/2008 FDko %3,36.

Administrazio-kontratudunak

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35 + %0,58 + 11/2007 FDko %0,58 + 19/2008 FDko %3,72. Administrazio egoera: jardunean.

Lanpostua: liburuzaina. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Administrazio egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %3,36.

Langileen izenen zerrenda

Nieto Echeverría, Juan Jesús. zerbitzu anitzetako arduraduna. Maila: C. Gradua: 5. Lanpostuko osagarria: %10 + %0,58 + 11/2007 FDko %0,58 + 19/2008 FDko %3,36. Mailako osagarria: %12. Arrisku bereziko osagarria: %5. Prestasuneko osagarria: %8. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1988ko ekainaren 16tik. Funtzionarioa 2013ko uztailaren 1az geroztik.

Sánchez Ros, M.ª Socorro. administraria. Maila: C. Gradua: 3. Lanpostuko osagarria: %10,48 + %0,58 + 11/2007 FDko %0,58 + 19/2008 FDko %3,36. Mailako osagarria: %12. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1997ko apirilaren 15etik. Funtzionarioa 2006ko otsailaren 1az geroztik.

Medrano Marín, Basilio. idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35 + %0,58 + 11/2007 FDko %0,58 + 19/2008 FDko %3,72. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2017ko abenduaren 1etik. Administrazio-kontratuduna.

López de Zubiria Otamendi, M.ª Teresa. Liburuzaina. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %3,36. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2009ko ekainaren 1etik. Administrazio-kontratuduna.

Oteitzan, 2019ko azaroaren 22an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L1915021