247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

12/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n, 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean 12. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

1. kapitulua (gorantz): 38.635,64 euro.

2. kapitulua (gorantz): 8.972,90 euro.

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua (gorantz): 38.752,76 euro.

8. kapitulua (gorantz): 8.855,88 euro.

Faltzesen, 2019ko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L1915100