247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

36D/2019 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena “Asociación Provincial de Autoescuelas de Navarra (APANA)” izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000030; lehengo gordailu zenbakia: 31/15).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Sergio Indurain Elizalde jaunak egin zuen, 31/2019/000100 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Elkarteak 2018ko azaroaren 26an egin batzar orokor berezian gehiengo osoz erabaki zuen 5., 24. eta 26. artikuluak aldatzea, eta aho batez erabaki zuen 1. eta 43. artikuluak aldatzea.

Elkarteko buru den Sergio Indurain Elizalde jaunak eta idazkari den Yosune Vizcay Unanua andreak sinatu zuten ziurtagiria.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Interesdunek zilegi dute gordailuan utzitako dokumentazioa aztertzea eta haren kopia eskatzea telematika bidez Nafarroako Foru Komunitateko Sindikatuen eta Enpresa Elkarteen Erregistroan, eta zilegi da, orobat, estatutuak aurkaratzea Nafarroako epaitegi eta auzitegietan, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin bat (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2019ko azaroaren 4an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1915199