246. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Elgorriagako Udalak, 2019ko urriaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokorreko 3/2019 aldaketaren espedientea, kreditu-gehigarriei buruzkoa.

2019ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 5ean, jendaurrean jartzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko iragarkia. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

3/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1 1510 60901.–“Makinen konponketa. Lanabesak”: 4.100,00 euro.

FINANTZAKETA:

1 870000.–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 4.100,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Elgorriagako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Elgorriagan, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, José Ignacio Olazar Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L1915399