246. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2020ko karga-tasa

Burlatan, 2019ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa garatzeko, erabaki hau hartu zuen:

1.–Lur-ondasunen gaineko 2020. urteko kontribuzioa ordainarazteko, karga-tasa hau onestea: %0,321.

2.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki-taulan argitaratzea.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabete bat pasa ondoren.

Burlatan, 2019ko abenduaren 4an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1915577