246. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrari jarraituz, aditzera ematen da 2020ko urtarrilaren 20an bukatuko dela epea ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga dela-eta igorritako kuotak borondatez ordaintzeko.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein banku-bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko abenduaren 20an kargatuko dira kontuan.

Borondatez ordaintzeko epea iragan eta gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu-bidez kobratzeko.

Altsasun, 2019ko abenduaren 4an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1915564