246. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASU

Deialdia, Udaltzaingoko udaltzain izateko lanpostu bat (kopurua handitzen ahalko da) oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Altsasuko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko abenduaren 2an egin bilkuran, onetsi zuen Gorka Pardo López jauna, Zuriñe Zabala Arza andrea, Iosune Lus Zufia andrea, Daniel Pérez Igea jauna eta Mikel Merlo Salinas jauna Altsasuko Udaleko funtzionario izendatzea, udaltzainak hain zuzen.

Argitara ematen da, deialdiaren 8.1 oinarriari jarraituz.

Altsasun, 2019ko abenduaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1915621