246. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-764

Longidako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Longidako Udala.

Xedea: Erdozaingo hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: izenik gabeko erreka-zuloa (Gurpegi erreka).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Longida (Nafarroa).

Longidako udal-mugarteko (Nafarroa) Erdozaingo isurketa-urak, Imhoff tanga batean araztu ondoren, Gurpegi errekan ezkerraldetik isurtzen den izenik gabeko erreka-zulo batera ateratzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko azaroaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1915403