246. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-722

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea.

Xedea: Etulaingo hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Telleki erreka (Mediano ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Anue (Nafarroa).

Etulaingo isurketa urak, hobi septiko batean araztu ondoren, Telleki errekara ateratzen dira, zehazki 3.400 m³-ko emaria urtean; Telleki erreka Eltzarrain ibaira isurtzen da, ezkerraldetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko azaroaren 19an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1915402