246. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-OC-336

Etxeberri Abeltegia 653. ENS NAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Etxeberri Abeltegia 653. ENS NA.

Xedea: zuhaitzak moztea 1,8073 hektareatan, zura ustiatzeko; hektarea horietatik 0,744 ur jabari publikoan daude, eta gainerakoak polizia-eremuan.

Ur-ibilgua: Urrutzur erreka (Arakil ibaia).

Alderdia: Elkaun-Izarro; poligonoa: 15; lurzatia: 12, 16, 37 (zatiak).

Udalerria: Etxarren-Arakil (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatuak, 72. artikuluan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko azaroaren 22an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1915148