246. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-763

Perfiles de Precisión SLUk, eta ArcelorMittal Construcción España SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Perfiles de Precisión SLU, eta Arcelormittal Construcción España SL.

Xedea: industria metalurgiko bateko hondakin urak isurtzea legeztatzea.

Ibilgua: izenik gabeko jariatze-uren ubidea (Txulapain ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Berriobeiti (Nafarroa).

Ur sanitarioak (10.000 m³ urtean) iragazki-hobian tratatzen dira; hozte-uren bolumena handitu da eta urtean 1.250 m³-ko bolumena du orain.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko azaroaren 14an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1915144