246. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

Energia Politika eta Meatzeetarako Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitzaio Red Eléctrica de España SAUri Tuterako udal-mugartean, Nafarroako Foru Komunitatean egin beharreko proiektu honetarako: “Handitzea 400 kV-eko La Serna azpiestazioa-5. kalea EVRE posizioa”

2018ko irailaren 12an aurkeztutako idazkiaren bidez, Red Eléctrica de España SAUk eskatu zituen aipatutako jarduketarako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena. Helbidea Alcobendasen du (Murtzian), Conde de los Gaitanes paselekuan, ng 177.

Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloan ireki zen espedientea.

Espedientea ireki eta tramitatu zen Energia elektrikoa garraiatu, banatu eta merkaturatzeko jarduerak, haren hornidura eta haren instalazioetarako baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan aurreikusitakoarekin bat, bai eta Herrilanen emakidetarako kontratua arautzen duen maiatzaren 23ko 13/2003 Legearen hamabigarren, bigarren eta hirugarren xedapen gehigarriei jarraikiz ere, eta kasuan kasuko txostenak eskatu ziren.

Tuterako Udalak txosten bat eman du, zeinetan adierazten baitu hirigintza aldetik ez dagoela eragozpenik handitze lan horiek egiteko, baina udalaren obra lizentzia eskatu beharko dela horretarako. Sustatzaileari txostenaren berri emanda, hark kontuan hartzen du, eta adierazten kasu honetan aplikatu behar direla Herrilanen emakidetarako kontratua arautzen duen maiatzaren 23ko 13/2003 Legearen hamabigarren, bigarren eta hirugarren xedapen gehigarriak, energia elektrikoaren garraiorako sareko instalazio bat delako. Udalari igorri zaio txostena, ados dagoen edo eragozpenak dituen adieraz dezan, eta inolako erantzunik jaso ez denez erregelamenduzko epean, ulertzen da ados dagoela, aipatutako abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horren 127.4 eta 131.4 artikuluetan xedatutakoaz baliatuz.

Nafarroako Gobernuko Industria, Energia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak txosten bat eman du, adieraziz ados dagoela aurkeztutako proiektuarekin. Sustatzaileari igorri zaio, eta hark kontuan hartu du.

Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak txosten bat eman du, zeinaren bidez adierazten baitu ukitutako lurzatian ez dagoela aztarnategi katalogaturik, eta beraz aldeko txostena ematen du. Halere, baldintza batzuk ezartzen dituzte, hondakin arkeologikoren bat agertzekotan bete beharrekoak. Sustatzaileari igorri zaio, eta hark kontuan hartu du.

Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak txosten bat eman du, zeinaren bidez adierazten baitu proiektatutako jarduketak ez duela ingurumen ukipen funtsezkorik ekartzen eta ez duela lurzoru urbanizaezineko jarduerarako baimen berririk behar. Sustatzaileari igorri zaio, eta hark kontuan hartu du.

Red Eléctrica de España SAUren eskaera jendaurrean jarri zen, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan aurreikusitakoarekin bat, eta ez da alegaziorik jaso.

2019ko apirilaren 1ean, Gobernuaren Murtziako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloak txostena eman zuen.

Red Eléctrica de España SAUk erantzukizunpeko adierazpena izenpetu zuen 2019ko apirilaren 16an, aplikatzekoa zaion araudia betetzen dela frogatzen duena, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan ezarri bezala.

Urriaren 21eko IET/2209/2015 Aginduaren bidez (2015eko 254. EAO, urriaren 23koa) argitara eman zen Ministroen Kontseiluak 2015eko urriaren 16an hartutako Erabakia, onetsi zuena Plangintza Energetikoa. Energia Elektrikoaren Garraio Sarea garatzeko Plana (2015-2020) izeneko agiria. Plangintza horretan jasota daude ebazpen honen xede diren jarduketak.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren Ikuskapen Erregulatzailearen Aretoak, 2019ko urriaren 29an egindako bilkuran, erabaki bat onetsi zuen, zeinaren bidez txosten bat ematen baita Energia Politika eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen proposamen honi buruz: aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea REEri Tuterako udal-mugartean (Nafarroa) 400 kV-eko La Serna azpiestazioa handitzeko proiekturako.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 128. eta 131. artikuluekin bat, Energia Politika eta Meatzeetarako Zuzendaritza Nagusi hau eskuduna da ebazteko ebazpen honen xede diren jarduketen aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateko prozedura.

Aintzat hartuz Administrazioaren jarduera zuzendu behar duten printzipioak, prozesuaren azkartasuna eta ekonomia, alegia, , bidezkoa da egintza bakar baten bidez ebaztea Red Eléctricaren eskaera, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateari buruzkoa.

Baimen hauek ematen badira ere, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari dagozkien eta beharrezkoak diren kontzesio eta baimenak beharko dira, bai eta aplikatzekoak diren xedapenek eragindako beste guztiak ere. Halaber, obra egiteko beharrezkoak diren gainerako baimen guztiak eskuratu beharko dira.

Ebazpen honen xede den instalazioak, sistema elektrikoaren kargura ordainsaria jaso ahal izateko, aurreikusita egon beharko du garraio enpresaren inbertsio planean, instalazioa zerbitzuan jartzen den urtekoan.

Abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta hura garatzeko araudian aurreikusitakoarekin bat, instalazioak energia elektrikoaren kontsumitzaileek edo ekoizleek eraiki edo finantzatu behar badituzte, jardutearen eta mantentzearen kontzeptuan baizik ez dute ordainsaria jasoko, eta ez dute inbertsio baliorik izanen ordainsarien ondorioetarako, Energia elektrikoaren garraio jardueraren ordainsaria kalkulatzeko metodologia ezartzen duen abenduaren 27ko 1047/2013 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat.

Abenduaren 27ko 1047/2013 Errege Dekretuaren 5. artikuluko 5. apartatuan xedatutakoarekin bat, garraio sarearen azpiestazioetan ekipatuta dauden posizioengatik emanen da ordainsaria, eta, gehienez ere, kale baten adinako erreserbako posizio kopuruagatik, azpiestazioaren konfigurazioaren arabera.

Era berean, ebazpen honetan jasotako instalazioen egoera bada abenduaren 27ko 1047/2013 Errege Dekretuaren 17. artikuluan jasotako egoera berezietako bat, dekretu horretan xedatutakoari jarraituko zaio.

Horregatik guztiagatik, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan legez ezarritako eskumenak baliatuz, Energia Politikako eta Meatzeetarako Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehena.–Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea Red Eléctrica de España SAUri Tuterako udal-mugartean, Nafarroako Foru Komunitatean egin beharreko proiektu honetarako: “Handitzea 400 kV-eko La Serna azpiestazioa-5. kalea EVRE posizioa”. Azpiestazioa handituko da irteerako EVRE posizio berri batekin eta etengailu zentralarekin, 5. kalean.

Hauexek dira azpiestazioaren ezaugarri nagusiak:

–Tentsio nominala: 400 kV.

–Teknologia: AIS.

–Instalazioa: kanpokoa, konbentzionala.

–Konfigurazioa: etengailua eta erdi.

–Iraupen laburreko zirkuitu laburreko intentsitatea: 50 kA.

Bigarrena.–Eléctrica de España SAUri administrazio baimena ematea proiektu hau eraikitzeko: “Handitzea 400 kV-eko La Serna azpiestazioa-5. kalea EVRE posizioa.” Azpiestazioa handituko da irteerako EVRE posizio berri batekin eta etengailu zentralarekin, ebazpen honen eranskinean jasota dauden baldintza bereziekin.

Instalazio honen helburua da sortutako energia berriztagarria ateratzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 62.2.i) artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da Energiaren estatu-idazkariaren aurrean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.”

Madrilen, 2019ko azaroaren 7an.–Zuzendari nagusia, María Jesús Martín Martínez.

ERANSKINA

Eraikitzeko administrazio baimena ematen da, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat eta baldintza berezi hauekin:

Lehena.–Lanak egin beharko dira aurkeztu den proiektuarekin eta aplikatzekoak zaizkion erregelamenduzko xedapenekin bat, eskatu eta baimentzen diren aldaketak eginda, beharrezkoak badira.

Bigarrena.–Ustiapen baimena emateko epea hamabi hilabetekoa izanen da, ebazpen hau eskatzaileari jakinarazten zaionetik hasita.

Hirugarrena.–Instalazio horren titularrak lanen amaieraren berri eman beharko dio probintziako organo eskudunari, ustiapen baimena behin betikoz onartu eta zabaltzeko.

Laugarrena.–Eraikitzeko baimen administratiboak ez du inola ere salbuesten instalazioaren titularra instalazioek behar dituzten gainerako baimen osagarriak lortzetik; besteak beste, lortu beharko ditu industria segurtasunaren arloko legeriak, sistema laguntzaileei dagokienez, horiek instalatu edo abian jarri aurretik, eskatzen dituen baimenak, autonomia erkidegoen eskumenekoak, edo bestela, kontrolerako beste formalitate guztiak bete beharko ditu.

Bosgarrena.–Administrazioak ondoriorik gabe utziko du ebazpen hau ikusten bada, denboraren joanean, ebazpenean ezartzen diren eskubideen titularrak ez dituela betetzen bertan ezarritako baldintzak. Kasu horietan, Administrazioak, behar den espedientea bideratu ondoren, kasuko baimena baliogabetzea erabakiko du, horrek dakartzan ondorio administratibo eta zibil guztiekin, indarra duten lege xedapenekin bat.

Seigarrena.–Instalazioaren titularrak kontuan hartuko du, exekuziorako, erakundeek ezarri dituzten baldintzak, zeinak jakinarazi zaizkion eta berak berariaz onartu dituen.

Iragarkiaren kodea: E1915289