246. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

2019ko Aurrekontuaren 5. aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuaren aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2019ko azaroaren 5ean hartu zuen osoko bilkurak, eta 2019ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12an. Jendaurrean egon den bitartean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuaren aldaketa hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu transferentzien altak: 42.100 euro.

Kreditu transferentzien bajak: 42.100 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Sarrigurenen, 2019ko abenduaren 4an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1915499