246. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 91/2019 Ebazpenarena. Horren bidez onetsi ziren abeltzaintzako ustiategien biosegurtasuna hobetzeko inbertsioei laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia, 2019-2020 urteetakoak.

Aipatutako laguntza deialdi hori argitaratu zen 2019ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 4koan. Laguntza eskabideari eta dokumentazioari buruzko I. eranskineko 12. oinarrian akats bat dagoela ikusi da, lehen zenbakia falta baita, eskabideak aurkezteko epea ezartzen duena. Zehazki:

1. Eskaerak aurkezteko epea 30 egunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako ebazpenean puntu hori badagoela egiaztatu da, baina, fitxategiaren tratamenduan egindako akats baten ondorioz, ezabatu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialera argitaratzeko bidalitako testuan.

Ezabatutako testuan 30 eguneko epea ezartzen da eskaerak aurkezteko, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dena. Jatorrizko testua hitzez hitz ematea epea ulertzeari begira nahasgarria izan daitekeelakoan, proposatzen da zuzenketa argitaratzen den data izatea eperako kontuan hartuko dena.

Hona hemen argitaratu zen testua:

“12. oinarria.–Laguntza eskaera eta dokumentazioa.

1. Eskaerak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura zuzendurik, departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko dira. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietan aurkezten ahalko dira. Telematika bidez ere aurkezten ahalko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoaren bidez.

2. Eskabidea horretarako ezarritako ereduan aurkeztuko da. Eredu hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Erregistroan eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarikoko zerbitzuen katalogoan (www.nafarroa.eus) eskuratzen ahal da. Harekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskatzailearen IFZren edo IFKren fotokopia eta, Europar Batasunetik kanpoko lurralde bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoak badira, egoitza-baimen iraunkorrarena.

b) Ingurumen baimenak edo haien eskaerak, sozietateen eraketa eskriturak, balioespen memoriak, aurrekontuak edo proformako fakturak, eta oinarri arautzaile hauen aplikazioak eragindako guztiak.

3. Onuradunak eskaera bakarra aurkeztu beharko du deialdi bakoitzeko.”

Zuzenketa egiteko argitaratu beharreko testua hau izatea proposatzen da:

“12. oinarria.–Laguntza eskaera eta dokumentazioa.

1. Eskaerak aurkezteko epea 30 egunekoa izanen da, akats zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura zuzendurik, departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko dira. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietan aurkezten ahalko dira. Telematika bidez ere aurkezten ahalko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoaren bidez.

3. Eskabidea horretarako ezarritako ereduan aurkeztuko da. Eredu hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Erregistroan eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarikoko zerbitzuen katalogoan (www.nafarroa.eus) eskuratzen ahal da. Harekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskatzailearen IFZren edo IFKren fotokopia eta, Europar Batasunetik kanpoko lurralde bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoak badira, egoitza-baimen iraunkorrarena.

b) Ingurumen baimenak edo haien eskaerak, sozietateen eraketa eskriturak, balioespen memoriak, aurrekontuak edo proformako fakturak, eta oinarri arautzaile hauen aplikazioak eragindako guztiak.

4. Onuradunak eskaera bakarra aurkeztu beharko du deialdi bakoitzeko.”

Iruñean, 2019ko abenduaren 5ean.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

Iragarkiaren kodea: F1915595