245. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Egoitza elektronikoaren sorrera

2019ko azaroaren 28an, Araizko Udaleko alkateak, Jose Manuel Zubillaga Muguerza jaunak, 2019/38 ebazpena eman zuen:

“Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearekin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearekin bat, eta herritarrei gure entitatearekin harremanetan jartzeko komunikazio-sistema telematiko bat eskaintzeko xedez,

EBATZI DUT:

1. Araizko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.araitz.eus helbide elektronikoan. Internet domeinua Araizko Udalaren jabetzakoa da, eta Araizko Udala da egoitzaren titularra.

2. Egoitza elektronikoa ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

3. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea.

4. Udal-arlo guztiei jakinaraztea, eta Araizko Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den egun beretik.

5. Egoitza Elektronikoaren zuzendaritzaren eta koordinazioaren ardura Araizko Udalaren idazkaritza nagusiari ematea.”

Errekurtso hauetako bat jar daiteke ebazpenaren aurka, hala nahi izanez gero:

1.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren salari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

Araitzen, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L1915310