245. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, Zergen eta prezio publikoen ordenantzan, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duena. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2019ko azaroaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zergen eta prezio publikoen ordenantzan egindako aldaketa.

Arau orokor gisa, 2019ko ekitaldiko zerga-ordenantzetan jasotako tasak eta prezio publikoak %2,2 igoko dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza eta arauetako aldaketak behin betiko onetsita geldituko dira eta osorik emanen dira argitara haien testu osoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Altsasun, 2019ko azaroaren 28an.–Behin-behineko alkatea, Manuel Bergera Ijurco.

Iragarkiaren kodea: L1915278