245. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

203/2018 prozedura arrunta

Virginia Arias López de Lacalle, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 203/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 197/2019 epaia eman da 2019ko irailaren 13an eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

“197/2019 epaia.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja.–Magistratuak: Raquel Hermela Reyes Martínez eta Ana Irurita Díez de Ulzurrun.

Iruñean, 2019ko irailaren hamahiruan.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, aztertu egin ditu 203/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren autoak. Errekurtso hori Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2018ko martxoaren 13ko 555 Ebazpenaren aurka jarri zen, horren bidez partez baietsi baitzen Iruñeko Udalaren Osoko Bilkurak 2016ko azaroaren 3an hartutako Erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Udalaren erabaki horren bidez behin betiko onetsi zen Iruñeko Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketa (erabakia 2017ko urtarrilaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen). Auzi honetan alderdi izan dira, demandatzaile gisa, ..., M.ª Rosario Biurrun Ibiricu auzitegietako prokuradore andreak ordezkatuta eta Virginia del Villar Llamas letradu andreak defendatuak; eta demandatu gisa, Nafarroako Administrazio Auzitegia, Nafarroako Gobernuko aholkulari juridiko-letraduak ordezkatu eta defendatua.

Epaitza:

Partez baiesten da M.ª Rosario Biurrun Ibiricu auzitegietako prokuradore andreak, .........................................aren izenean eta hura ordezkatuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2018ko martxoaren 13ko 555 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Ebazpen horren bidez partez baietsi zen Iruñeko Udalaren osoko bilkurak 2016ko azaroaren 3an hartutako Erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Udalaren erabaki horren bidez behin betiko onetsi zen Iruñeko Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketa (erabakia 2017ko urtarrilaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen). Horrenbestez,

a) Ebazpen hori baliogabetzen dugu, ez baita zuzenbidearen araberakoa, baina bakar-bakarrik kafe dastalekuei buruzko gora jotzeko errekurtsoaren ezespenari dagokionez.

b) Deklaratzen dugu erabat deuseza dela BEBPBaren 89.2 artikuluko 0.2 taldea, kafe dastalekuak ostalaritzako jarduera gisa kalifikatzeari dagokionez, eta horrelako establezimenduei 70dBA emititzea ahalbidetzen dien aurreikuspena, eta erabat deuseza deklaratzen dugu, orobat, 89.2.4.1 a) artikuluaren azken paragrafoa, kafe dastalekuei dagokienez.

c) Ez da alderdi bat ere berariaz kondenatzen kostuak ordaintzera”.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko azaroaren 27an.–Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J1915371