245. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-766

Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.

Xedea: Arlegiko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Soto Grande erreka (Elortz ibaia).

Unitate hidrogeologikoa: Alaizko mendilerroa.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Galar (Nafarroa).

Isurketak 5.270 m³ inguruko bolumena du urtean, eta lehen mailako Imhoff dekantagailu batean eta iragazki biologiko batean tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko azaroaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1915067